lunes, 28 de marzo de 2011

KULTURA




ERREKA K.E


Erreka Kirol Elkartea 1976an fundatu zuen herriko gazte talde batek. Egun 400 bazkide inguru ditugu eta etengabeko lanean ari gara 7 ataletan:
  • Eskubaloia: historia luzeena duen atala da klubaren barnean. Nazioko bigarren mailan ari den Senior A eta Senior B taldeez gain, hainbat talde ditugu beste kategoria batzuetan -gazte, kadete, haur eta kimu kategorietan-, bai emakumezko, bai gizonezko kategorian. Horretaz gain, aipatu beharra dago, gaur egun Amaya Sport San Antonio taldean errekako bi jokalari daudela ; Niko Mindegia eta Ibai Meoki

  • Pilota: 80 pilotari inguru entrenatzen eta lehian ari dira modalitate honetan.


  • Judo: gaur egun hainbat kategoriatako  40 bat judoka lehian ari dira eskola honetan.  Erran beharra dago, judoken artean ere, kategoria oso altuan dagoela erreka. Judoka horien artean Nieva Larraya eta Noelia Ariztia aipatu behar ditugu, izan ere, bi hauek Londreseko 2012ko joko olinpikoetan jokatzea gero eta hurbilako ikusten dute.
 


 
  • Erreka dantza taldea: Orain dela urte bat sartu zen dantza taldea erreka elkartean. Ordutik hainbat ikuskizun eman dute herriko bestetan, eguberritan... Gainera nazioarteko mailan ere dantzatzeko aukera zabaldu zaie.


  • Atletismoa
  • Txirrindularitza
Hiru kirol hauetan herriko eta eskualdeko 200 gazte baino gehiago ari dira. Horrek argi adierazten du Erreka elkarteak Donezteben eta Malerreka osoa duen garrantzia.


Nabarmentzeko moduko beste atal bat mendikoa da. Horrek hainbat ekitaldi antolatzen ditu, errate baterako, Mendiaren Eguna -lehen mailako mendizaleak etortzen dira ekitaldi horretara-. Halaber, hainbat txango antolatzen dira; ezagunena, abenduaren 31n Mendaurrera egiten dena.  Horretaz gain, punta-puntako mendizaleak daude erreka kirol elkartean; 2010an mendizale talde batek Cotopaxi (Ekuadorko 5897m) igo zuten.







Gainera, urtean zehar bestelako jarduerak antolatzen ditugu:
  • Malerrekako eskupilota txapelketa. Aurten 100 bikote inguru ariko dira. Berebiziko interesa du goi mailako kategoriak
  • Autobusa Xabierraldira
  • Gomazko palako txapelketa.
  • Doneztebeko herri krosa: dagoeneko klasiko bat da, eta aurtengoa XXXIV. ekitaldia izango da.
  • Udako kirol eskola.
  • Herri txapelketak (areto-futbola eta frontenisa).
  • Erreka elkartearen eguna.
  • San Silvestre: 2006an ekimen hau sortu zen, baita arrakasta handia lortu ere. Herriko hirigunean barna doa bidea, eta 4 kilometro inguru ditu. Herri lasterketa da erabat, eta aurten 100 korrikalari baino gehiago aritu dira lasterka, gehienak Doneztebekoak bertakoak




DONEZTEBE ALDEAN
SORTU ZEN LAINOPEAN
KIROLA DU HELBURU
GUZTIOK ELKARLANEAN


LAINOAREN UMEAK
ZERUAREN KOLOREAK


ERREKA DUGU GORPUTZA
JENDEA BERRIZ ARIMA
SASOIA DA GURE HITZA
INDARRA ETA KEMENA


ERREKA IZEN EDERRA
ZABALTZEN ARI GARENA
BIHOTZEAN DARAMAGUNA
MUNDU GUZTIAN BARRENA


LAINOAREN UMEAK
ZERUAREN KOLOREAK


ERREKA DUGU GORPUTZA
JENDEA BERRIZ ARIMA
SASOIA DA GURE HITZA
INDARRA ETA KEMENA


ERREKA IZEN EDERRA
ZABALTZEN ARI GARENA
BIHOTZEAN DARAMAGUNA
MUNDU GUZTIAN BARRENA

LAINOAREN UMEAK
ZERUAREN KOLOREAK


KIROLA DU HELBURU
GUZTIOK ELKARLANEAN


No hay comentarios:

Publicar un comentario