martes, 22 de marzo de 2011

KULTURA


ITUREN ETA ZUBIETAKO INAUTERIAK









                                          

Gure zonalde ttiki honetan hainbat esparru garrantzitsu ditugu kultur arloan, eta horietako bat, Ituren eta Zubietako inauteriak ditugu. Inauteri tradizionalak dira hauek, eta petsonai oso ezagunak dira bertako joaldunak. Galtza urdinak, azpiko gona, abarka eta zapinak, ardi-larrua (gorputz osoan Iturengo joaldunen kasuan eta gerrikoa bakarrik Zubietakoenean), ttuntturrua, isopua, painulu gorria ator koadrokariarekin Iturendarrek eta painulu koadroduna ator xuriarekin Zubietarrek dira jantziaren ezaugarriak.
Ohitura zaharretik dator ospakizun hau eta nonbait, herriko espiritu txarrak, gaixotasunak etab. uxatzeko ateratzen dira joaldunak.
Inauteriak urtarrileko azkeneko ostegunarekin hasten dira, larunbatarekin jarraitzen dute asteazkenerarte eta ondorengo larunbatean kontuen eguna ospatzen da, bertan, bertsolariak, herri-kirolak, dantzariak eta musika izaten dira eta urteko horretako kontua aipatzen da herritarrek ordaindu dezaten.


Orain dela urte batzuk Interes Kulturaleko Ondasun izendatuak bazeuden Ituren eta Zubietako inauteriak, oraingo honetan, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak, Nafarroako Interes Turistikoko Besta gisa izendatu dituzte inauteriak.
Arrazoi nagusi batzuk, bertzeak bertze, originaltasuna, herri tradizioa, herriaren parte-hartzea eta bisitarien kopuru handia nabarmentzen dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario